Páginas

2015-04-28

KOMUNEKO ARAZOAK

Eskolan komunetan arazoak sortu dira paper gehiegi erabiltzen dugulako eta paperarekin jolasten garelako.
Arazoei aurre egiteko neurri batzuk  hartu beharko ditugu, esate baterako:
- Mukiak kentzeko etxetik ekarri beharko ditugu mukizapiak .
- Gure gauzak egin behar ditugunean saiatu paper gehiegi ez hartzen.


HARITZEN AGURRA


Haritz, 7 astez 5.B gelan egon ondoren, Apirilaren 17an bukatu zuen praktikaldia. Denbora horretan asko lagundu gintuen eta oso ondo pasa genuen.
Ez genuen nahi Haritz joaterik, baina Donostiako unibertsitatera joan beharra zeukan ikasketekin jarraitzeko. Agurtzeko, bakoitzarentzat gozoki poltsa bat ekarri zuen, eta, baita esaldi bana ere. Oso politak ziren! Guk beste esaldi batzuk egingo dizkiogu eskerrak emateko.
Espero dugu berari ñere gustatzea!

OPORRAK

Oporretan gauza asko egin ditugu, batzuk kanpora joan dira eta beste batzuk herrian geratu dira.
Zarautzen Aste Santuan garagardo festa ospatu da.  Munoan jartzen dute karpa oso handi bat eta barruan zenbait ekintzak, dantzak, abestiak, garagardo dastaketa... irabazten duten dirua Zarautzeko rugby taldearentzat da.
Jende asko joaten da bai zarauztarrak eta baita ere aste santuetan etortzen diren kanpotarrak
 


2015-04-21

NESKEN FINAL ERDIAK

Neskak futboleko senifinaletara iritsi gara, baina tamalez, galdu egin dugu!!!
3-0, pena handiarekin joan gara etxera, baina zer egingo diogu ba!!!
Oso ondo pasa dugu eta hori da garrantzitsuena.
 

PATRUILA BERDEA


Frontoia askotan oso zikina geratzen da jolas garaia bukatutakoan. Beraz, "Patruila berdea" izenekoa sortu dugu denon artean.
Patruila beredearen lana frontoia garbitzekoa da. Txandaka maila guztiek lan hori egiten dugu.
Bostgarren mailakoei astelehenetan egitea tokatu zaigu.






2015-04-13

OPORRAK BUKATU DIRA

Bi aste oso ondo pasa ondoren oporrak bukatu dira eta berriro eskolara!
Ikusten duzuenez gure blogean gure eskolako gauzak kontatzen jaraituko dugu.
Animo!!!