Páginas

2015-02-24

INAUTERIAK HAUR HEZKUNTZAN

Aurtengo Inauterietan Haur Hezkuntzan musikalak egin dituzte.
2 eta 3 urtekoek “Mery Poppins” egin zuten eta 4 eta 5 urtetakoek “Edurne Zuri” . 
 
Oso polita izan zen emanaldia, nahiz eta haizeak haurren txapelak hegan eraman.
Oso ondo pasa genuen denok.




GREASE DANTZAN

Aurten 3.ziklokoek "Grease" dantza dantzatu dugu inauterietan. Lan asko egin dugu, egunero-egunero entsaiatzen ibili gara ondo atera dadin.

2. ZIKLOKOEN INAUTERIETAKO EMANALDIA


Orokietako 2. zikloko ikasle eta irakasleak “ABBA” bihurtu zitzaizkigun ”MAMMA MIA” musikala aurkeztuz Orokietako frontoian.
Oso ondo dantzatu zuten, eta txalo asko eman genien.
Primeran egin zuten! Hemen jarri dugun bideoa ikusi dezakezue.

2015-02-17

CABARET




Lehen ziklokoek "Cabaret" musikala egin zuten. Lehen hezkuntzako azken ikuskizuna izan zen.

Oso ondo dantzatu zuten eta mozorroak ere politak ziren. Gauza batzuk etxetik ekarri zituzten: Soinekoa, lumazko zapia, bonbina... beste batzuk gelan egin zituzten: Pajarita eta soinekoarentzako zintak.
Aurrena 2. mailakoek hasiera eman zuten eta gero 1. mailakoak sartu ziren.





2015-02-10

GIZA GORPUTZA



Hiruhileko honetan, ingurune arloan, giza gorputza lantzen ari gara : ditugun aparatuak, nola funtzionatzen duten, ibilbidea, parte hartzen duten organoak, gaisotasunak eta aholkuak besteak beste. 

Asko ari gara ikasten eta horregatik bideo labur hau egin dugu.


INAUTERIAK ( GREASE)


Aurten inauterietan eskolan hirugarren ziklokoek musikalak egingo ditugu eta zehatz mehatz “Grease “ aukeratu dugu.
Entsaioak astean zear egingo ditugu eta mozorroak prestatu beharko ditugu:
Neskak gona zabalarekin, lazoa eta poltsa bat espainetakoekin edo makilajearekin. Mutilak galtza bakeroa, galtzerdi txuriak, kamiseta txuria eta larruzko txupa...
Hemen erakutsiko dizuegu dantzatuko dugun abestia.

SANTA AGEDA




Santa Ageda egunean bazkaldu ondoren (15:00tan) HHra joan ginen. Han eskola guztikoak abestu genuen, A eta B gelak bi kopla batera abestu genituen, C eta D beste bi kopla, gero alde zaharrera joan behar genuen baina, elurraren erruz eskolara etorri ginen.