2014-12-16
JOSTAILUEN AZOKA
2014ko
Abenduaren 12 eta 13an 2.eskuko jostailuen azoka egin zuten Orokieta
Herri Eskolan. Ikasle batzuk, laguntzera joan ginen.
ELKARRIZKETA ANDU LERTXUNDIREKIN
Euskararen eguna izan zenez, Andu Lertxundi, idazle famatua, Orokietako irratian entzun ahal izan genuen, elkarrizketa bat egin geniolako. Orokietako gela 5.maila bakoitzeko ikasle bat joan zen galderak egitera, guri euskarari buruzko galderak egitera tokatu zitzaigun.
Irratiaren grabazioa Orokieta eskolako blogean dago.
Irratiaren grabazioa Orokieta eskolako blogean dago.
EUSKERAREN EGUNA: EGITARAUA
Euskararen
egunean eskolan jarduera bereziak
egin genituen:
1- Irratsaio
berezia Andu Lertxundirekin.
2- Eskola
osoaren kantak frontoian entzun eta abestu.
3- Dantza
egin genuen.
4- Margotu
eta apaindu gelak eta eskolako pasiloak.
5- Arratsaldean
pelikula bat ikusi genuen.
2014-12-09
URTETA
Urtetako
zabortegirako irteera prestatuta genuen, baina eguraldiaren erruz ezin
izan genuen joan. Hala
ere gelan egon ginen ikasten eta monitorea gurekin egon zen gauza
batzuk azaltzen: zenbat denbora behar duen gauza bakoitzak desagertzeko, nola
murriztu dezakegun, birziklatzen... Oso ondo pasatu genuen.
Arratsaldean, berriz, frontoian jolasak egin genituen horren inguruan.
2014-10-23
ERAKUSKETA MIKOLOGIKOA
Arratsaldean
perretxikoak sailkatzen egon ginen. Informazioa lortzeko liburuen eta
ordenagailuen laguntza behar izan genuen.
Taldeka
fitxa bat osatu genuen perretxikoaren datuekin: izena, familia,
bizilekua, jangarria zen ala ez,
edo eta bakarrik ala taldean zegoen.
Fitxa bukatzean, perretxikoak, zegokion informazioarekin, pasiloko mahai gainean jarri genituen denek ikusteko.
Fitxa bukatzean, perretxikoak, zegokion informazioarekin, pasiloko mahai gainean jarri genituen denek ikusteko.
.....
2014-10-21
PERRETXIKOETARA
Iritsi
ginenean perretxiku bila jardun ginen. Gero denbora amaitu zenean
Elkanora abiatu ginen.
Elkanon
amaiketakoa egin genuen eta autobusez bueltatu ginen.
Arratsaldean
perretxikoak sailkatzen, izenak jartzen eta erakusketa prestatzen
jardun genuen
........2014-09-29
AGURRA
Gu 5.B gelako ikasleak
gara, 24 ikasle eta andereino bat.
Andereinoak Alazne du
izena, 14 mutil eta 10 neska gara. Informatikako irakaslea, Jokin da.
Jokini esker egin dugu
gelako bloga, berak erakutsi baitigu. Gure blogean ikusten duzuen
bezala, perretxikoetara joan gineneko bideo bat dago eta baita perretxikoetan aurkitutako perretxikoekin egindako erakusketarena ere.
Eta gauza gehiago...
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)