Páginas

2015-06-09

AGURRA

Aurtengoz bukatu dugu gure blog honekin. Gauza asko kontatu dugu eta zuen gustokoak izan direlakoan gaude.
Laister oporrak hartuko ditugu, baina... itzuliko gara hurrengo ikasturtean.

Gelan grabatutako bideo batekin uzten zaituztegu.

Oporrak ondo pasa.
GERO ARTE!





2015-06-02

ESKOLAKO JAIALDIKO EGITARAUA

Datorren larunbatean, ekainak 6, gure eskolako festa da, eta zuek etortzera animatzeko, egitaraua jarriko dizuegu, zer ordutan zer dagoen jakiteko. 
Anima zaitezte! Oso ondo pasatuko duzue!


2015-05-19

BERTSO EMANALDIAREN BIDEOA

Hemen daude gure bertsoak grabatuta guraso batek egindako bideo grabazioan.


IRUÑEA



Ingurunean tokatu zaigun gaia EUSKAL HERRIA da. Gure inguruneko proiektuaren zeregina, Euskal Herriko hiriburuetara irteerak prestatzea da.
Gure taldeari Iruñea egokitu zaigu.
Taldeetan informazioa bilatu beharko dugu: Hiriburura joateko garraioa, denbora pasatzeko lekuak, hostelak, janaria...

 
Iruñean leku zoragarriak daude: parkeak adibidez Ziudadela edo Takonera, museoak, planetarioa, jatetxeak, kaleak eta abar.


EGILEAK: JON, ZAHIRA, LAURA, IKER, JULEN ETA NACHO.




2015-05-12

SEME DETEKTIBEA

Gu 5.B gelakoak gara. Gelan bertsolaritza landu dugu eta atzo emanaldia eduki genuen. Gure gaia "familia berezia" zen eta guri Seme detektibea egokitu zaigu.
Iñaki bertsolaritzako irakaslea da, berak lagundu digu bertsoak egiten, eta guri egokitutako bertsoak hauek dira:


-Semerik gaztena          -Gure mutila doa
super detektibe,             kaletik galduta,
ez du ezer ikusten          kasua ezin argituz
bere lupa gabe.              dago nazkatuta

AITONA AIZKOLARIA

Gure aitona jun da
gaur herriko proba
eta esan diote
gora zure aizkora.


Aizkora berantz jeitsi
ta ebaki du hanka
orain minez hor doa
etxera errenka.



DOINUA: Ama begira zazu.
 

AMA ARRANTZALEA

                                                     
Ama itsasontzian
dabil gaur arrantzan
gero prestatuko du
bixigua saltsan

hainbeste olatukin
itsasoa dantzan
amatxoren txalupa
hasi da balantzan                                          

AMONA BERTSOLARIA

Guri amona bertsolaria egokitu zitzaigun pertsonaia bezala. Hori buruz kopla bota genituen bertso saioan eta hauek dira:

                       Amona etxe hontan                       Goizean jeiki eta
                ari da bertsotan                            joan da mendira
                logurea zeukanez                           leku paregabean
                geratu da lotan.                             bertsotan hasi da.

DOINUA:

ALABA ARRAUNLARIA

HASIERA
Guraso, seme-alaba
aitona eta amona
familia berezi bat
etorri da hona

ALABA ARRAUNLARIA

Arraunlaria dugu
etxeko alaba,
bitan irabazi du
kontxako estropada

Berriro izan baietz
bera txapelduna,
kontxako epailea
du neska laguna.


BUKAERA


Eskerrik asko denei
etortzeagatik,
eta gure bertsoak
entzuteagaitik

Doinua

AITA TRAPEZISTA

Gure etxeko aita
dugu trapezista
zirkora joan denen
probatu du pista

Txiribuelta egiten
erori egin da
lurrean geratu da
altzatu ezinda.

doinua