Páginas

2015-06-09

AGURRA

Aurtengoz bukatu dugu gure blog honekin. Gauza asko kontatu dugu eta zuen gustokoak izan direlakoan gaude.
Laister oporrak hartuko ditugu, baina... itzuliko gara hurrengo ikasturtean.

Gelan grabatutako bideo batekin uzten zaituztegu.

Oporrak ondo pasa.
GERO ARTE!





2015-06-02

ESKOLAKO JAIALDIKO EGITARAUA

Datorren larunbatean, ekainak 6, gure eskolako festa da, eta zuek etortzera animatzeko, egitaraua jarriko dizuegu, zer ordutan zer dagoen jakiteko. 
Anima zaitezte! Oso ondo pasatuko duzue!


2015-05-19

BERTSO EMANALDIAREN BIDEOA

Hemen daude gure bertsoak grabatuta guraso batek egindako bideo grabazioan.


IRUÑEA



Ingurunean tokatu zaigun gaia EUSKAL HERRIA da. Gure inguruneko proiektuaren zeregina, Euskal Herriko hiriburuetara irteerak prestatzea da.
Gure taldeari Iruñea egokitu zaigu.
Taldeetan informazioa bilatu beharko dugu: Hiriburura joateko garraioa, denbora pasatzeko lekuak, hostelak, janaria...

 
Iruñean leku zoragarriak daude: parkeak adibidez Ziudadela edo Takonera, museoak, planetarioa, jatetxeak, kaleak eta abar.


EGILEAK: JON, ZAHIRA, LAURA, IKER, JULEN ETA NACHO.




2015-05-12

SEME DETEKTIBEA

Gu 5.B gelakoak gara. Gelan bertsolaritza landu dugu eta atzo emanaldia eduki genuen. Gure gaia "familia berezia" zen eta guri Seme detektibea egokitu zaigu.
Iñaki bertsolaritzako irakaslea da, berak lagundu digu bertsoak egiten, eta guri egokitutako bertsoak hauek dira:


-Semerik gaztena          -Gure mutila doa
super detektibe,             kaletik galduta,
ez du ezer ikusten          kasua ezin argituz
bere lupa gabe.              dago nazkatuta

AITONA AIZKOLARIA

Gure aitona jun da
gaur herriko proba
eta esan diote
gora zure aizkora.


Aizkora berantz jeitsi
ta ebaki du hanka
orain minez hor doa
etxera errenka.



DOINUA: Ama begira zazu.
 

AMA ARRANTZALEA

                                                     
Ama itsasontzian
dabil gaur arrantzan
gero prestatuko du
bixigua saltsan

hainbeste olatukin
itsasoa dantzan
amatxoren txalupa
hasi da balantzan                                          

AMONA BERTSOLARIA

Guri amona bertsolaria egokitu zitzaigun pertsonaia bezala. Hori buruz kopla bota genituen bertso saioan eta hauek dira:

                       Amona etxe hontan                       Goizean jeiki eta
                ari da bertsotan                            joan da mendira
                logurea zeukanez                           leku paregabean
                geratu da lotan.                             bertsotan hasi da.

DOINUA:

ALABA ARRAUNLARIA

HASIERA
Guraso, seme-alaba
aitona eta amona
familia berezi bat
etorri da hona

ALABA ARRAUNLARIA

Arraunlaria dugu
etxeko alaba,
bitan irabazi du
kontxako estropada

Berriro izan baietz
bera txapelduna,
kontxako epailea
du neska laguna.


BUKAERA


Eskerrik asko denei
etortzeagatik,
eta gure bertsoak
entzuteagaitik

Doinua

AITA TRAPEZISTA

Gure etxeko aita
dugu trapezista
zirkora joan denen
probatu du pista

Txiribuelta egiten
erori egin da
lurrean geratu da
altzatu ezinda.

doinua

2015-05-05

INGURUNEKO PROIEKTOA: VITORIA-GASTEIZ

Ingurunen EUSKAL HERRIA lantzen ari gara. Gure gelan 4 talde daude, eta talde bakoitzari hiriburu bat lantzea egokitu zaio. Guri VITORIA GASTEIZ tokatu  zaigu, eta bidaia bat prestatu behar dugu. Ez da oso erraza lagunok!!! Lo egin, jan, toki bereziak aurkitu, hara joateko garraioa...
Baita ere, jakinarazi nahi dizuegu oso toki politak daudela GASTEIZEN: Museoak, parke naturalak, elizak, kale bereziak...
Bidaia guztiz burutzea zaila izan arren, irakasleak konbentzitzen saiatuko gara!!! 


DONOSTIA

 Ingurunean Euskal Herria lantzen ari gara. Guri Donostia Gipuzkoako hiriburua lantzea egokitu zaigu. 2016an Europako kultur hiriburua izango da. 
Bere leku zoragarrien barruan hiru hondartza daude: Kontxa, Ondarreta eta Zurriola. horietatik handiena eta famatuena Kontxa da. 
Real Sociedad kluba Donostikoa da, horregatik hantxe dago Anoeta futbol zelaia. 

 


2015-04-28

KOMUNEKO ARAZOAK

Eskolan komunetan arazoak sortu dira paper gehiegi erabiltzen dugulako eta paperarekin jolasten garelako.
Arazoei aurre egiteko neurri batzuk  hartu beharko ditugu, esate baterako:
- Mukiak kentzeko etxetik ekarri beharko ditugu mukizapiak .
- Gure gauzak egin behar ditugunean saiatu paper gehiegi ez hartzen.


HARITZEN AGURRA


Haritz, 7 astez 5.B gelan egon ondoren, Apirilaren 17an bukatu zuen praktikaldia. Denbora horretan asko lagundu gintuen eta oso ondo pasa genuen.
Ez genuen nahi Haritz joaterik, baina Donostiako unibertsitatera joan beharra zeukan ikasketekin jarraitzeko. Agurtzeko, bakoitzarentzat gozoki poltsa bat ekarri zuen, eta, baita esaldi bana ere. Oso politak ziren! Guk beste esaldi batzuk egingo dizkiogu eskerrak emateko.
Espero dugu berari ñere gustatzea!

OPORRAK

Oporretan gauza asko egin ditugu, batzuk kanpora joan dira eta beste batzuk herrian geratu dira.
Zarautzen Aste Santuan garagardo festa ospatu da.  Munoan jartzen dute karpa oso handi bat eta barruan zenbait ekintzak, dantzak, abestiak, garagardo dastaketa... irabazten duten dirua Zarautzeko rugby taldearentzat da.
Jende asko joaten da bai zarauztarrak eta baita ere aste santuetan etortzen diren kanpotarrak
 


2015-04-21

NESKEN FINAL ERDIAK

Neskak futboleko senifinaletara iritsi gara, baina tamalez, galdu egin dugu!!!
3-0, pena handiarekin joan gara etxera, baina zer egingo diogu ba!!!
Oso ondo pasa dugu eta hori da garrantzitsuena.
 

PATRUILA BERDEA


Frontoia askotan oso zikina geratzen da jolas garaia bukatutakoan. Beraz, "Patruila berdea" izenekoa sortu dugu denon artean.
Patruila beredearen lana frontoia garbitzekoa da. Txandaka maila guztiek lan hori egiten dugu.
Bostgarren mailakoei astelehenetan egitea tokatu zaigu.






2015-04-13

OPORRAK BUKATU DIRA

Bi aste oso ondo pasa ondoren oporrak bukatu dira eta berriro eskolara!
Ikusten duzuenez gure blogean gure eskolako gauzak kontatzen jaraituko dugu.
Animo!!!

2015-03-24

OPORRAK!!!!!


Hemendik astebetera oporrak dira eta gure blogean ez da ezertxo ere gertatuko. Bi astetako oporraldiak izango ditugu.
Bi aste pasa eta gero etorriko gara gauza berri askorekin.
Bitartean, ONDO PASA!!!!!

AZTERKETA GARAIA


 

Bi aste hauetan, azterketa asko ditugu 2. hiruilekoa bukatzen ari delako. 

Nahiko errazak ari zaizkigu iruditzen momentuz

Honako azterketak ditugu bi aste hauetan:

-Asteartean,3an gorputz heskuntzakoa.

-Ostiralean, 6an gaztelaniakoa.

-Asteartean, 10ean matematikakoa.

-Ostegunean, 12an hizkuntzakoa.

-Asteartean,17an ingurunekoa.

BIDE HEZIKETA


Aurte ere Bide Heziketa egin dugu.



HARITZ, PRAKTIKETAKOA


Magisteritzako praktikak egitera Haritz etorri zaigu gelara. Zintzoa eta jatorra da eta asko laguntzen digu.


EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA



EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA

Ebaluazio diagnostikoa: Ordenagailuekin frogak egiten dira beraiek zenbat
dakiten eta zein maila duten jakiteko.
Bosgarren mailakoak, laugarren mailara joaten dira eta bosgarrengoak laugarrenera.
Laugarren mailakoak ordenagailuekin azterketak egiten ari direlako, horri ebaluazio diagnostikoa deitzen zaio.
Bitartean gu ariketak egiten egoten gara.


2015-02-24

INAUTERIAK HAUR HEZKUNTZAN

Aurtengo Inauterietan Haur Hezkuntzan musikalak egin dituzte.
2 eta 3 urtekoek “Mery Poppins” egin zuten eta 4 eta 5 urtetakoek “Edurne Zuri” . 
 
Oso polita izan zen emanaldia, nahiz eta haizeak haurren txapelak hegan eraman.
Oso ondo pasa genuen denok.




GREASE DANTZAN

Aurten 3.ziklokoek "Grease" dantza dantzatu dugu inauterietan. Lan asko egin dugu, egunero-egunero entsaiatzen ibili gara ondo atera dadin.

2. ZIKLOKOEN INAUTERIETAKO EMANALDIA


Orokietako 2. zikloko ikasle eta irakasleak “ABBA” bihurtu zitzaizkigun ”MAMMA MIA” musikala aurkeztuz Orokietako frontoian.
Oso ondo dantzatu zuten, eta txalo asko eman genien.
Primeran egin zuten! Hemen jarri dugun bideoa ikusi dezakezue.

2015-02-17

CABARET




Lehen ziklokoek "Cabaret" musikala egin zuten. Lehen hezkuntzako azken ikuskizuna izan zen.

Oso ondo dantzatu zuten eta mozorroak ere politak ziren. Gauza batzuk etxetik ekarri zituzten: Soinekoa, lumazko zapia, bonbina... beste batzuk gelan egin zituzten: Pajarita eta soinekoarentzako zintak.
Aurrena 2. mailakoek hasiera eman zuten eta gero 1. mailakoak sartu ziren.





2015-02-10

GIZA GORPUTZA



Hiruhileko honetan, ingurune arloan, giza gorputza lantzen ari gara : ditugun aparatuak, nola funtzionatzen duten, ibilbidea, parte hartzen duten organoak, gaisotasunak eta aholkuak besteak beste. 

Asko ari gara ikasten eta horregatik bideo labur hau egin dugu.


INAUTERIAK ( GREASE)


Aurten inauterietan eskolan hirugarren ziklokoek musikalak egingo ditugu eta zehatz mehatz “Grease “ aukeratu dugu.
Entsaioak astean zear egingo ditugu eta mozorroak prestatu beharko ditugu:
Neskak gona zabalarekin, lazoa eta poltsa bat espainetakoekin edo makilajearekin. Mutilak galtza bakeroa, galtzerdi txuriak, kamiseta txuria eta larruzko txupa...
Hemen erakutsiko dizuegu dantzatuko dugun abestia.

SANTA AGEDA




Santa Ageda egunean bazkaldu ondoren (15:00tan) HHra joan ginen. Han eskola guztikoak abestu genuen, A eta B gelak bi kopla batera abestu genituen, C eta D beste bi kopla, gero alde zaharrera joan behar genuen baina, elurraren erruz eskolara etorri ginen.

2015-01-27

KIROLAK

Gure gelan, kirol desberdinak egiten dira: Softbola, surfa, atletismoa, kirol egokitua, futbola, saskibaloia, eskubaloia eta arrauna.

MATRIKULAZIOA

Matrikulazio garaia iritsi da!
Gure eskola ezagutzera etor zaitezkete,guk egiten ditugun gauzak ikustera.
Zuen seme-alabak gu bezain onak izan daitezen.
Gogoratu otsailak 3an Orokieta Herri Eskolan bilera dagoela. 

¡¡¡ANIMATU!!!

GABONETAKO KANTAK - BIDEOAK

Gabonetan, Orokieta Herri Eskolako ikasle eta irakasleak Haur Hezkuntzara joan ginen abestera. Han  gure familikoak zeuden. Emanaldi eder bat eskeini genien.
 

SANTA AGEDA

Laister, Agate deuna eguna dator eta Orokietan koplak ensaiatzen hasiko gara.
Oraindik ez ditugu makilak ekarri, baina makilak ekartzen ditugunean lurra esnatzen saiatuko gara.
Agate deuna iristen denean, kalez-kale ibiliko gara abesten.