Páginas

2014-12-16

GABONAK

urteberrion

JOSTAILUEN AZOKA

2014ko Abenduaren 12 eta 13an 2.eskuko jostailuen azoka egin zuten Orokieta Herri Eskolan. Ikasle batzuk, laguntzera joan ginen.
Azokan lortutako 1325 euroak, hain zuzen, Mozanbikeko umeentzat izango dira.

ELKARRIZKETA ANDU LERTXUNDIREKIN

 Euskararen eguna izan zenez, Andu Lertxundi, idazle famatua, Orokietako irratian entzun ahal izan genuen, elkarrizketa bat egin geniolako. Orokietako gela 5.maila bakoitzeko ikasle bat joan zen galderak egitera, guri euskarari buruzko galderak egitera tokatu zitzaigun.
Irratiaren grabazioa Orokieta eskolako blogean dago.

EUSKERAREN EGUNA: EGITARAUA


Euskararen egunean eskolan jarduera bereziak egin genituen:
1- Irratsaio berezia Andu Lertxundirekin.
2- Eskola osoaren kantak frontoian entzun eta abestu.
3- Dantza egin genuen.
4- Margotu eta apaindu gelak eta eskolako pasiloak.
5- Arratsaldean pelikula bat ikusi genuen.


2014-12-09

URTETA

                                                       
Urtetako zabortegirako irteera prestatuta genuen, baina eguraldiaren erruz ezin izan genuen joan. Hala ere gelan egon ginen ikasten eta monitorea gurekin egon zen gauza batzuk azaltzen: zenbat denbora behar duen gauza bakoitzak desagertzeko, nola murriztu dezakegun, birziklatzen... Oso ondo pasatu genuen.
Arratsaldean, berriz, frontoian jolasak egin genituen horren inguruan.